Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

5 zenb. Iraila 2014                                                                  

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
Abuztua joan zaigu eta askori oporrak ere amaitu zaizkigu. Hala ere ez da nagikerian erortzeko aitzakiarik. Hemen aurkezten dizkizuegu Museoan antolatu ditugun jarduerak datozen asteetarako. Zatoz! 
Aurreneko astea SAIL in Festival-arekin hasiko dugu. Bela munduan oinarritutako jaialdi honetan dokumental, pelikula, hitzaldi eta erakusketetaz gozatzeko aukera izango dugu, bi egoitzetan banatuta: BBK Aretoa eta Itsas Museoa. Irailaren erdialdean, 19tik 21era bitartean, familia osoak disfruta dezan plana prestatu dugu, Dibertigarria jaialdiaren 3.edizioa: dendak, jokuak, kontzertuak, etab. izango ditugu itsasoa gai hartuta. Hilabetea Itsasadarraren pertsonalitateak zikloaren aurrenengo hitzaldiarekin amaituko dugu. Hitzaldia Eugenio Torres, UCM-ko irakasleak eskainiko du, Ramón de la Sota euskal enpresa gizonaren inguruan. Ezin duzu huts egin!
JARDUERAK
SAIL IN FESTIVAL
Irailaren 4tik 7ra bitartean Bilbo belaren munduko gune bilakatuko da SAIL in Festival Jaialdiarekin. Bertan bat egingo dute nazioarteko bela munduko izen ospetsuenak. 
Jaialdia nagusiki bi egoitzetan burutuko da: BBK Aretoa eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Hainbat film eskaintzeaz gain, “40 urte, 40 begirada” argazki erakusketa ere ikusgai izango  Erakusketak  VOLVO OCEAN RACE estropada ospetsuaren 40 urtetako ibilbidea aurkezten digu.

Jaialdiaren egitarau osoa ondorengo lotura honetan kontsulta dezakezu



 
HITZALDI ZIKLOA: "ITSASADARRAREN PERTSONALITATEAK"
2014-15 ikasturtean Itsasadarraren historian eta bere garapen eta aurrerapenean garrantzitsuak izan diren zenbait pertsona esanguratsuei buruzko hitzaldi zikloa eskainiko dugu. Historiagile eta familiartekoen eskutik pertsonaiaren alderdi gizatiarra islatzen saiatuko gara.
Aurrenengo hitzaldia Eugenio Torres-ek eskainiko du Ramón de la Sota y Llano-ren inguruan. 
 
DIBERTIGARRIA
Irailaren 19tik 21era bitartean Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kanpoaldean Dibertigarriaren 3. Edizioa ospatuko da. Aurtengo ediziorako ere jarduera mordo bat antolatu dira, besteak beste gastronomia proposamenak, ur kirolak, kontzertuak eta hitzaldiak.


.
"GABARRA ATHLETIC" ERAKUSKETA
Hilabete hau duzu "Athletic gabarra" erakusketa bisitatzeko azken aukera. Erakusketak Athletic futbol taldearen bi gertakari gogoangarri ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Athletic Museoak utzitako objektuek: jokalarien botak, kamisetak edo txapeldun suertatu zireneko garaikurrak gabarra mito bilakatu zeneko ingurumaria islatzen digute. 
 
 
ITSASADARRA ETA BERE ZUBIAK
Bilboko Itsasadarreko zubiei buruzko erakusketa honek lehengo eta gaur egungo zubiak aurkezten dizkigu, San Anton zubian hasi eta Bizkaia zubirainoko bidaia eskainiz. Erakusketa zubi historikoen maketez eta gaur egunekoen argazkiz osatua dago. 
"WC. ERREALITATE DESBERDINAK"
Argazkiz osatutako erakusketa honek munduan saneamenduak duen egoera eta desberdintasunak azaleratzen dizkigu. Konketa, ubide edo estolderi sistemen irudiak dira, munduko hainbat lekuetako bizi-baldintzen metafora gisa erabiltzen direnak.
BILDUMA
Cabo "IZARRA" ontziaren karga zigilua
 
Ybarra y Compañía ontzi enpresaren Cabo Izarra ontziko karga markatzeko zigilua. Bilboko Gordailu Zabalak eginiko dohaintza.
 
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia