|
UDALEKUEN ARTEKO TXAPELKETA 2013
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldeako udalekuentzako honako eskaintza prestatu du.
Ekintza dibertigarri eta didaktikoa udaleku taldeentzako. Gaztetxoek; bizi diren eskualdea, bertako kultur txokoak, eta XIX.mendean Euskal Herria ezagutu zuten bidaiariak ezagutzeko aukera izango dute txapelketa honen bitartez. Jarduera honek, etxetik hurbil dugun ondarearekiko sentsibilizazioa lortu, talde lana bultzatu eta gaztetxoei primeran pasatzeko aukera eskaintzea ditu helburu.
Gaiak
• Humboldt, XIX.mendean Euskal Herria esploratu zuen alemaniarra.
• Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldeako eskualdeak.
|
|
Funtzionamendua
Txapelketa hau formatu desberdinetako froga dibertigarriz osatua dago, eta telebistako mihiluze saioaren moldaketa da.
Udaleku talde bakoitza hiru talde txikiagotan banatzen da. Froga desberdinak pasa ondoren, talde horien artean puntuazio altuena lortzen dutenek uztailaren 21ean ospatuko den FINALEAN parte hartzeko aukera izango dute.
|
|
Datak eta ordutegia
Uztailaren 3tik 26ra. Asteazkenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Iraupena eta hizkuntza
Ordu 1 eta 30 minutu inguru. Printzipioz, euskaraz.
Taldeak
6-12 urteko gaztetxoak. Gehienez 30 taldeko. Posible da begiraleen laguntza behar izatea.
Prezioa
1€ partaideko (osteguna bada doan)
|
|
|
|
|