Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen
 

1 zenb. 2014 Apirila                                                                 

Museoan burutzen ditugun jarduerak zuei guztioi helerazteko bide berri bati ekin diogu; aldi baterako erakusketak, erakusketa iraunkorrean berrikuntzak, hitzaldiak, hezkuntza egitaraua, umeentzako jarduerak, Museoko Lagunen Kluba, ekitaldiak, itsasontzi handien atrakea eta nola ez itsasoarekin eta itsasadarrarekin lotura duen guztiari buruz jakitun egiteko.
Edozein iradokizun, proposamen, kritika edo galdera jasotzeko zain gaude, Museoaren 10. Urtemugarako aukeratu genuen goiburuak zioen moduan, Itsasadarra zure Museoa delako.
Zatoz!

Jon Ruigomez
Museoko Zuzendaria
MUSEOA APIRILEAN
9 - asteazkena      /   “Bikingoak…” hitzaldia
17,18,19 eta 20     /   Basque Fest
22, 23, 24 eta 25   /   Umeentzako tailerrak
27 - igandea           /  Sunday Market
JARDUERAK
UMEENTZAKO TAILERRAK ASTE SANTUAN
Aurten marrazoak, piratak, itsasontzietan elikadura eta Athleticen gabarra izango dira gai nagusiak. Tailerrak 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude eta goizez burutuko dira.
"ITSASOKO EGUNAK" HITZALDI ZIKLOA
Datorren apirilaren 9an, arratsaldeko 19.00etan, Anton Erkorekak hitzaldi bat eskainiko du Museoko Entzungelan, bikingoak gai hartuta idatzu zuen liburuari buruz: Bikingoak Bizkaiko Golkoa, Akitania eta Nafarroan. 
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK
Bakailao. Zentzuen gozamena
Athletic gabarra
Bilbo, meatzari auzoa
BILDUMA
Mutiozabal y Fernandez ontziola. Axpe, 1917. Pilar de la Ricak utzitako argazkia.
MUSEOKO LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright © 2014 BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved.

15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramón de la Sota kaia, 1
48013       Bilbao
Bizkaia