Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

2 zenb. Maiatza 2014                                                              

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
“Museoetako bildumek sortutako loturak”
 

Datorren maiatzaren  18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. 1977an ICOM, Museoen Nazioarteko Kontseiluak, maiatzaren 18a izendatu zuen hiritarrak museoek gizartearen garapenean jokatzen duten paperaz sentsibilizatzeko egun. Aurtengo leloa “museoetako bildumek sortutako loturak” da.
Elkarlanaren politika jarraikiz, Itsas Museoak Itsas Kultur Ondarearen Museo eta Zentruen Elkarteko eta Euskal Kostaldeko Museoen sareko partaide da. Bizkaikoak bultzaturiko ekimenetan eta beste hainbat sare kultural, eta itsas eta industriaren alorrean sortzen diren iniziatibetan ere parte hartzen du. Modu honetan beste urte batez, Itsas Museoak Bizkaiko beste museoekin batera, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du.
 MUSEOA MAIATZEAN


2 eta 3  - Ostirala eta larunbata /  Bilbao Art District
6  -  Asteartea    /   Itsasoko Egunak "XVI. mendeko espedizioak eta Andres Urdaneta"
18 - Igandea / Museoen Nazioarteko Eguna
24 - Larunbata  /  "Jesús Guridi" Bilboko Koral Elkarteko Orkestaren kontzertua
24 - Larunbata / Bilboko Triatloia IV. edizioa

25 - Igandea  /   Sunday Market
JARDUERAK
BILBAO ART DISTRICT (MAIATZAREN 2 eta 3an)
BAD 2014 dela eta, datorren maiatzaren 2 eta 3an, Museoko sarrera doakoa izango da 18.00etatik 20.00etara bitartean.
BAD Bilbao ekimen pribatu – publikoa da, erakunde, museo, arte areto  eta Zabalguneko dendarien artean sortua. Ekimen honen helburua Bilboko hiria artearen nazioarteko zirkuituan kokatzea da, hiriaren ekonomia bultzatzea eta bisitariari balio erantsia emango dion eskaintza artistikoa ahalbidetzea.
"ITSASOKO EGUNAK" ZIKLOA
José Ramón de Miguel Bosch, ikertzaile eta Merkantzia Ontziteriako Kapitainak “XVI. mendeko esplorazioak eta Andres Urdaneta” hitzaldia eskainiko du. Bosch Andres de Urdaneta en su tiempo liburuaren egilea da.
Hitzaldiak XVI. mendeko esplorazioek Europako kulturaren bilakaeran izandako garrantzia azaleratuko du, arreta berezia ipiniaz Urdane‘tar Andresen ekarpenean.
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK

"Bakailao. Zentzuen gozamena" 

Sei hilabetetan 25.000 bisitari izan dituen erakusketa maiatzaren 18 arte luzatu da. 
"Athletic gabarra"
"Bilbo, meatzari auzoabarrio minero"
BILDUMA
XVIII. mendeko gurutzea
Juan Francisco de la Bodega y Cuadra (1743 – 1794) Itsas Kapitainaren gurutzea da. De la Bodega y Cuadra marinela eta kartografoa izan zen. Ipar Amerika mendebaldeko Kanada eta Alaska kostaldeko zenbait esplorazio espedizioetan parte hartu zuen. Kostalde honetan bere izena duten zenbait gune aurki daitezke. Agian bitixiena Bodega Bay da, non Alfred Hitchcock bere “Txoriak” filma grabatu zuen.
Menchaca Funtsa. Maria Menchaca Salamancak Itsas Museoari eginiko lagapena.

http://www.fundacionmenchaca.com
 
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia