Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

5 zenb. Abuztua 2014                                                              

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
Aste Nagusia eta gehiago

Abuztua iristean, hondartza eta Aste Nagusia datozkigu burura; baina Bilboren eskaintza haratago dihoa. Erakusketak, terrazak, parkeak… ditugu; hondartzik ez… baino nahi ez dugulako. Bere ordez ur-kirolak praktikatu ditzakegu, bizikletaz paseoak egin edo mendira irtenaldiak antolatu. Guztiaz disfrutatzeko, Bilbok eskaintza zabala du.
Uda honetan Museoak What to do? eskaintza proposatzen dizu. Bertan Museoak, Bwaters eta Bilbobentura enpresek eta kafetegiak prestatu dituen jarduerak aurkituko dituzu, arratsalde desberdin bat goza dezazun, plan erakargarriekin. 
JARDUERAK
"SURFBOARD MASTER PIECES" ERAKUSKETA
Surfboard Master Pieces erakusketa Aritz Aranburu surflariak, Almudena Fernandez modeloak eta Fashion Art Institutek zuzenduriko Kind Surf gobernuz kanpoko erakundearen ekimena da.
 
MUSEOA "EREMU KARDIOBABESTUA"
Itsas Museoak bere bisitariei eskainitako arreta hobetzeko asmoz, eremu kardiobabestu bilakatu da.
Helburu hau lortzeko, Museoak B-Safe enpresarekin akordio batetara iritxi da. Honi esker, DOC ® desfibriladore bat ezarri da Museoan,  gaur egun merkatuan dagoen aurreratuena. Gainera, Museoko langileak prestatuak izan dira modu eraginkorrenean erabili ahal izateko.
CAROLA GARABIAREN ZAHARBERRITZEN LANEN AMAIERA
Uztailean Carola garabian buruturiko zaharberritze lanak amaitu ziren.
Lan hauen artean besteak beste aipatu beharrekoak dira aginte kabina eta motor etxolaren lixatze eta barnizaketa, sareta egituraren inprimazio eta margoketa lanak...
ASTE NAGUSIKO TERRAZA
Itsas Museoko terraza Aste Nagusian festarako atonduko da. Afariak eta koktelak eskainiko dira, Areatza eta hirian barreiatutako beste guneetatik desberdindutako egitarauarekin.  
 
BELA UGARI MUSEOAN
Uztailaren amaieran Sail in Festival (irailaren 4 tik 7 ra) ekitaldia aurkeztu da. Iker Martínez, Xabi Fernández edota Michel Desjoyeaux bezalako nabigatzaile bikainek aurkeztutako dokumental, pelikula eta belari buruzko metraje laburreko filmetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Hamendik gutxira, BBK Aretoan eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango diren proiekzio, hitzaldi eta erakusketen programazioaren barri emongo dugu.
Gainera, pasa den uztailaren 12an, Hiru Itsasadarren Estropadaren III. Edizioa ospatu zen. Dozena bat belaontzi baino gehiago batu ziren estropadan parte hartzeko, Crusoe Treasurek Plentzian dituen urpeko upategia ere bisitatuz.


 
DENDA
“Punto Marinero” rekin osatu dugun kolaborazio hitzarmena dela medio, marinel kirol arropa berria gehitu dugu gure Museoko dendan.
Honetaz gain, aho zabalik utziko zaituen beste hainbat produktu aurkitu dituzu gurean!

 
ITSASADARRA ETA BERE ZUBIAK
Bilboko Itsasadarreko zubiei buruzko erakusketa honek lehengo eta gaur egungo zubiak aurkezten dizkigu, San Anton zubian hasi eta Bizkaia zubirainoko bidaia eskainiz. Erakusketa zubi historikoen maketez eta gaur egunekoen argazkiz osatua dago. 
"WC. ERREALITATE DESBERDINAK"
Argazkiz osatutako erakusketa honek munduan saneamenduak duen egoera eta desberdintasunak azaleratzen dizkigu. Konketa, ubide edo estolderi sistemen irudiak dira, munduko hainbat lekuetako bizi-baldintzen metafora gisa erabiltzen direnak.
BILDUMA
"Karola" garabia
 
Karola garabia Euskalduna ontziolarako itsasontziak eraikitzeko erabiltzen zen. 60 metroko altuera du eta 30 tonako zikoina erako garabia Talleres de Erandio S.A.-n egin zuten 1957an. Garai haietan Espainian egindakoen artean indar handiena izan zuen garabia izan zen, eta Bilbon ezarri zen mailakatutako blokeen muntaketa- eta aurrefabrikazio-lanak hartu zituen lehena izan zen.
 
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia