Copy
Ziurtagiriaren elkarteko albisteak.
Ikusi buletina nabigatzailean

BULETINA / UZTAILAK 8 / 2016

Lanekik, Sorginen Museoa eta Lezeak eta Mikel Lezamizek jaso dituzte aurtengo #BaiEuskarariSariak

Ikus bideoa

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egin zuen uztailaren 1ean, Donostiako 2016 Gunean, ziurtagiridunak eta elkarte eta erakunde ezberdinetako ordezkariak bertan zirela. Urtero bezala, hiru sari eman dira: Bai Euskarari Laguna saria Mikel Lezamiz Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko arduradun eta euskara koordinatzaile izandakoak jaso du; Sorginen Museoa eta Lezea, eta Laneki izan dira beste bi sarituak. 2016an euskararen arloan eta gure hizkuntza sustatzeko helburuarekin egindako lana aitortu nahi izan die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.

Albiste osoa eta argazkiak
SARIDUNEN HITZAK
LANEKI
Lanbide Heziketan euskararen presentzia handitzeko eta sendotzeko etengabeko lanean dihardu Laneki elkarteak.
Sorginen Museoa eta Lezea. Ainhoa Agirre
SORGINEN MUSEOA ETA LEZEA
Bezeroari eskainitako zerbitzuetan, beraien euskarrietan eta aurkezpenetan euskara lehenesten dute.
Mikel Lezamiz. Bai Euskarari Laguna Saria
MIKEL LEZAMIZ 
Lan-munduan euskararen alde egindako lana aitortzeko, Bai Euskarari Laguna saria jaso du.



 

Bai Euskarari
Ziurtagiriaren Aldizkaria

19. zenbakia - 2016ko ekaina
Aldizkaria eskuratu
ZIURTAGIRIDUN BERRIAK
Orue eskola. Amorebieta-Etxano

Azken lan-eskaintzak
Baieuskarari.eus
Facebook
Twitter
YouTube
Posta
posta-zerrenda utzi    harpidetza datuak eguneratu