Copy
Buletina ondo ikusi ezin baduzu egin klik hemen
GIPUZKOA SAREAN TWITTERRA

SARRERA
 
Datu interesgarria izan daiteke izan nahi dugunaren inguruan zenbat aldiz gogoeta egiten dugun jakitea. Seguruenik, goizean, arratsalde eta/edo gauean, norberaren etorkizunaren inguruko hausnarketa txikiak (edo handiak) egiten ditugu. Hausnarketa horiek hainbat erabaki hartu eta hauek gauzatzera edo gerta daitezen baldintzak sortzera garamatzate. Horrela, egunerokoan erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen eta gauzatzen joaten gara, geure buruari erabakitzeko gaitasuna aitortzen diogun heinean.

Erabakitzeko eskubideak mila begirada ditu, modu orokorrean eta transbertsalean ulertuz gero. Kirol bat lehenesten dugunean, kontzertu batera goazenean, edo ikasketa jakin bat hautatzen dugunean. Eguneroko jarduna erabakiak hartzea da, beraz, modu aske eta kontzientean. Erabakitze eskubidea bereziki landu nahi izan dugu azken hilabeteetan.

Lurralde konplexu baten gaude gaur egun. Munduan (eta gure unibertsoan), aldaketak etengabe gertatzen dira, aktoreen arteko harremanak egokituz, ezinbestean. Dugun erakunde sarea optimizatzeko prozesu bat bultzatzen ari gara, jakintzaren sarea antolatu eta aktore pribatuekin aurrerapausoak definituz eta norabide eta estrategiak finkatuz. Horretarako espazioak lehenetsi ditugu: eskualdeak.

Politika publiko eraginkor eta efizienteak beharrezkoak dira etorkizun justu eta iraunkorra bizi dezagun, pertsonaren alde. Gaitasunak eta ahalmenak gainditzen dituen etorkizuna birdefinitzen ari gara eta maila askotako gobernantza da etorkizun; guztion arteko eraikuntza prozesua martxan dago. Jarrai dezagun.

HAUSNARKETA
 
Eskualdea lurralde garapenerako oinarrizko unitatea

Gipuzkoa Sarean hasieratik izan da lurralde garapenerako ereduen inguruko eztabaidarako gunea. Izenburu eta hurbilpen askotarikoak erabiliz, hainbat hausnarketa prozesuk erreleboa eman diote elkarri, aurrekoaren gainean bide berriak eraikiz. Hastapenetan, gizarte kapitalaren kontzeptuaren aterkipean ikuspegi komunitarioa lantzeko bideak eztabaidatu ziren. Legealdi honen hasieran, hausnarketa eta ekintza lurralde garapen parte hartzailea bultzatzera bideratu ziren. Lehen urteetan, batez ere Foru Aldundiaren eta  eskualde agentzien arteko harreman eredua landu zen. Baina azken hilabeteetan, bada aurrekoaz gain indartzen ari den beste bide bat. Hausnarketa eta ekintza eskualde mailara mugitu dira, eta eskualde bakoitzaren proiektuaren baitan, eredua lantzen joan da. Prozesua ez da, noski, eskualde guztietan abiadura eta sakontasun berdinarekin garatu. Hala ere, lurralde garapenaren oinarrian ditugun hainbat erronka definitu dira, baita hauei erantzuteko gainditu behar ditugun hainbat arazo definitu ere. Horien artean aipa daitezke politikaren eta maila teknikoaren arteko lotura eta orekak, eta eskualdea aitortzea lurralde garapenerako oinarrizko unitate moduan.

Ekintza-SAREA LABURREAN
 
Eskualde Arteko Mahaia
Eskualde Arteko Mahaia 2015ari begira gogoetan
  • Eskualde Arteko Mahaiko kideek hainbat gai landu zituzten: Foru Aldundiaren aurrekontuak, Sustapen Mahaiko dekretuaren xehetasunak, Gogoeta Taldearen jardunaren inguruko balorazioa, eta Garapen Agentziek udal hauteskundeen osteko trantsizioa. 
EAM argazkiaHernanin bildu ziren, pasa den Otsailak 4an Eskualde Arteko Mahaiko kideak. Elkarrekin goiz osoan zehar aipatutako gaien inguruko hausnarketa eta balorazioa egin zuten, eta 2015ari begira hobetu eta aldatu beharrekoak eztabaidatu. Harremantze ereduaren garapena eta eskualdeetan garapen agentziek izan beharreko egitekoa epe luzera lantzeko gaiak izanik, hasi berria den urte hau garrantzitsua izango da, hauteskundeek gaur egungo beharretara egokitzera bideratutako egitasmoa baldintzatzen baitute.  Hala, garapen agentzia bakoitzak bere baitan garatutako dinamikak etorriko diren arduradun politikoei nola azaldu eztabaidatzen aritu ziren. 2015eko aurrekontuen inguruan ere aritu ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapenerako Zuzendaritzak adierazi zuen aurrekontuak momentu honetan Batzar Nagusietan geldirik daudela, eta horrek, oro har, zuzendaritzaren eta jardun ekonomikoaren aldeko ekimenak oztopatu egiten ditu. Garapen agentziek ere adierazi zuten euren ekimen asko arriskuan ikusten zituztela, besteak beste, nazioartekotze hitzarmena. IRAKURRI GEHIAGO HEMEN. #GipEAM
 

Energia Mahaia
Kluster kontzeptua eta Enpresa Estrategia aztergai #EnergiaMap Gipuzkoako Energia balio kateak lantzeko abian den gaitze prozesuan

Energia Mahaia#EnergiaMap-eko eskualdeetako eragileak berriz elkartu dira Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan, energia balio kateak lantzeko gaitze prozesuan. Abenduan jarri zuen Gipuzkoa Sareanek programa hau abian, Orkestraren laguntzarekin. Helburua Gipuzkoako energia balio kateen mapaketa osatzea eta Gipuzkoako garapenari begira hau indartzea da. Urtarrilean, otsailean eta martxoan saio bana izan dute. Urtarrilean James Wilson Orkestrako ikertzaileak kluster kontzeptuaren inguruko lantegi bat eman zuen. Bertan, klusterrek eta kluster politikak lurraldearen lehiakortasuna handitzeko duten egitekoa landu zen. Otsailean, aldiz, Aitziber Elola Orkestrako ikertzaile eta gaitze prozesu honetako koordinatzaileak Enpresa Estrategiari buruzko tailerra eman zuen. Batez ere, enpresaren lehiakortasunerako funtsezkoak diren bi estrategiez hitz egin zen bertan: Berrikuntza eta Nazioartekotzea. Azkenik, martxoan Unai Castrok “Elektrizitatearen hornikuntzaren balio katea: ekoizpena” izeneko saioa eman zuen. Kontzeptuak lantzeaz gain, bi saioetan parte hartzaileekin beren lanaren egoeraren eta aurrera begira eman beharreko pausoen inguruko talde dinamikak ere egin dira. Hala, dagoeneko parte hartzaileek beren eskualdean energia sektorearekin lotuta dauden enpresen lehen identifikazio prozesua bukatu dute, eskuragarri dituzten datu base eta direktorioetatik abiatuta.  #EnergiaMap#EnergiaM
Gogoeta Taldea
Gogoeta  Taldea bere lanaren etorkizunari begirako gogoetan 

Gogoeta TaldeaGogoeta Taldeak barne bilera bat ospatu zuen pasa den otsailaren 27an Gipuzkoako Foru Aldundian. Taldeak Gipuzkoako eskualde gehienak bisitatu zituen 2014an. Izandako ondorio, hausnarketa eta jasotako eskualdeetako eragileen iritzi eta inpresioak kontutan hartuz barne hausnarketa bate gin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapenerako zuzendaritzak taldeko kideekin. Taldean egindako balorazioa eta aurrera begirako ekintzak datorren apirilean ospatuko den Eskualdeko Mahaian partekatzea dute helburu Gogoeta Taldeko ikerlariek. Besteak beste, lanketa sakonagoak, talde txikiagoetan lan egitea eta ekintza-ikerketa metodologian oinarritutako aktuazioak aurrera eramatea planteatu ziren.#GogoetaT
Sustapen Mahaia
Sustapen Mahaiko kideak sustapen dekretuan onartutako proiektuen ebaluazioa eginez

Sustapen MahaiaPasa den martxoaren 25an Sustapen Mahaiko kideak berriz bildu ziren. Oraingoan Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan izan ziren sustapen dekretuan onartutako proiektuetan ebaluazio sistemak nola inplementatu landuz.  Guztira bi sesio izango dira, bata martxoak 25an ospatutakoa eta bestea berriz apirilaren 29koa. Mari Jose Aranguren, Orkestrako zuzendari nagusiak eta  James Wilson eta Edurne Magro, Orkestrako ikertzaileak emandako sesio hauetan ebaluaziorako dauden gerturapen desberdinak azaldu eta haietatik garapen agentzia bakoitzak sustapen dekretu bidez aurrera eramaten ari den proiektuetako baten ebaluazioa diseinatu eta aplikatzea da helburua.#SustapenM  

Talde Txikia
Ricard Calvo Valentziako Unibertsitateko irakasleak Gipuzkoa Sarean-ekin partekatu zituen lurralde garapena bultzatzeko ekimenak

Ricard CalvoRicard Calvo Valentziako Unibertsitateko irakasle, Valentziako Unibertsitateko Tokiko Garapenerako Unibertsitatearteko Institutuko ikertzaile eta Lurralde Garapenerako Valentziako Unibertsitateko ikertaldeko (GRIDET) kidea Gipuzkoa Sareaneko Talde txikiarekin elkartu zen, Gipuzkoa Sarean kasua hurbiletik ezagutzeko eta Valentzian egiten ari diren lanaren inguruko informazioa emateko. 
Ordu betez aritu zen Lurralde Garapenerako Zuzendaritzako eta Zubigintza Gipuzkoa Sareaneko ikerketa taldeko kideekin. Lurralde Garapena aurrera eramateko, parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen. Horren inguruan utzi digu ONDOKO HAUSNARKETA HAU
Fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesua
Garapen agentzien barne funtzionamendua eta eragile politikoen egitekoa aztergai eskualdetako prozesuen erronkak gainditzeko helburuarekin

Fazilitadoreen ProzesuaLau saio izan dituzte fazilitadorean urtarrila eta martxoa bitartean. Lehen bi saioen helburua Fazilitatzen ari diren prozesuetan aurkitutako erronken eta zailtasunen inguruan hausnartu eta hauei aurre egiteko moduak aurkitzea izan zen. Urtarrileko saioan, garapen agentziaren barne funtzionamenduari loturiko zailtasunetan jarri zen arreta berezia, izan ere, eskualdeetan harremantze eredu berritzaileak bultzatu nahi baldin badira, agentziaren barne antolaketan eragina izango du horrek. Orkestra eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren barne antolaketaren eraldaketak erabili ziren hausnarketa bideratzeko.
Otsaileko saioan, aldiz, eragile politikoen egitekoaren inguruan aritu ziren, baita egiteko horri lotutako zailtasun eta erronken ingurua ere. Orain arteko saioetara ere gonbidatuta egon ziren arren, dei berezia egin zitzaien lehendakariei saiora hurbiltzeko. Pedro Iturbe Lurralde Garapenerako Zuzendaritzako buruaz gain, Ohiane Zabaleta Urretxuko alkate eta UGASSAko lehendakariak, Igor Ezpeleta Debagoienako Mankomunitateko lehendakariak, eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak parte hartu zuten saioan. Miren Larreak hausnarketarako eredu analitiko bat aurkeztu zien, eta Debagoienako esperientzian oinarrituta, parte hartzaileek nork bere eskualdeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eragile politikoen konpromiso ereduak eztabaidatu zituzten.
Martxoko saioetan ekintza ikerketa prozesuaren itxierari hasiera eman zitzaion. Fazilitadoreen eskualdetako proiektuen emaitzen sistematizazioa jorratu zen bereziki. Emaitza operatiboetatik haratago, Gipuzkoa Sareanek proposaturiko harremantze ereduen eraldaketaren helburupean lorturiko emaitzak eztabaidatu ziren. Gainera partaidetzarako zuzendaritzarekin batera antolaturiko saio bat ospatu zen, partaidetza eta lurralde garapenerako zuzendaritzen arteko koordinazioa eta aurrekontu parte hartzaileen proiektuen arteko loturak lantzeko asmoz. #EskualdeP

SAREA SAKONTZEN
 

NAZIOARTEKO FOROA: #Finanlab
Pasa den urtarrilaren 29an Moneta Sozialaren Inguruko Nazioarteko Mintegia ospatu zen Arrasaten. Bertan gai honen inguruko hainbat adituk parte hartu zuten esperientzia desberdinak partekatu zituztelarik.  Haietako bi aditurekin sakonean egon ginen hitzegiten Txanpon soziala eta Ekonomia sozialaren inguruko xehetasunak ezagutu nahiean.
Leander BindewaldLeander Bindewald, New Economics Foundation
“Sistema alternatiboek eta txanpon osagarriek lagundu beharko lukete gaur egun ezagutzen dugun munduko ekonomi sistema aldatzen” .
Diru sistema alternatiboek ekonomiaren inguruan dugun pentsamoldea aldarazten digute.

IRAKURRI ELKARRIZKETA HEMEN
 
Susana BelmonteSusana Belmonte, Eurocat
“Finantza krisiak ditugun heinean, eta badirudi izango ditugula, indartzen joango dira sistema alternatiboak"
 
                   
AGENDA
 
 

Sarea lanean... datozen hilabeteetan

  • 2015/04/15- #EnergiaMap. Energia tipologiak eta banaketa eta transportea eta social network analysis. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Donostia. 
  • 2015/04/16- Fazilitadoreen Ekintza Ikerketa Prozesua
  • 2015/04/17- Eskualde Arteko Mahaia, Donostian 
  • 2015/04/29- Sustapen Mahaia. Sustapen Proiektuen Ebaluaketarako prestakuntza. 2. Saioa. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Donostia. 

AZKENA
 
Moneta Sozialaren Nazioarteko Mintegian ospatutako Mahai ingurua ikusgai bideo honetan. Mintegian izandakoaren inguruko bideo gehiago ikusteko egin  KLIK HEMEN
LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: ugaitziturbe@gipuzkoa.net. Gaian BAJA EMAN adieraziz.