Copy
Ziurtagiriaren elkarteko albisteak.
Ikusi buletina nabigatzailean

BULETINA / ABENDUAK 1 / 2016

Europa osotik 400 ekarpenetik gora bildu ondoren, Kontseiluak publiko egingo du Donostiako Protokoloa Kursaal-ean


Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Donostiako Protokoloaren lehen sinatzaileen artean egongo da.

Abenduaren 17an, larunbatean, goizeko 11:30ean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta DSS2016EUk hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaren ondorioak aurkeztuko dituzte Kursaal jauregiko Ganbara Aretoan. Doaneko sarrerak abenduaren 11 arte eskuragarri egongo dira www.protokoloa.eus atarian.

Protokolo honen helburua da, prozesu parte hartzaile baten bidez, hizkuntza berdintasunaren alde eta hizkuntza gutxituen garapenean aurrera egiteko tresna bilakatzea; hori horrela izanik, herritar guztien eskubideak bermatuak egon daitezen hartu beharreko neurriak jasotzen ditu txostenak.
 
Donostiako protokoloa Bartzelonako deklarazioa hartu du oinarritzat; 1996ko Hizkuntza Euskubideen Deklarazio Unibertsala hizkuntza eskubideen defentsan gizarte zibilak egindako ekarpenak. Marko horretatik abiaturik, hogei urte geroago, urrats berriak eman nahi dira esku artean dugun protokoloarekin.

Dokumentuak Euskal Herriko eta Europako gizarte eragileen 400 proposamen baino gehiagorekin garatu da eta 17 adituk osaturiko Batzorde Zientzifiko baten aholkularitzapean bideratu da. 180 neurri inguru aurkeztuko ditu txostenak eta horien adierazleak ere zehaztuko dira.
 
IKUS ALBISTE OSOA

Azken lan-eskaintzak
2449 eskaintza
Baieuskarari.eus
Facebook
Twitter
YouTube
Posta
posta-zerrenda utzi    harpidetza datuak eguneratu






This email was sent to <<E-POSTA HELBIDEA / E-mail>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Bai Euskarari Elkartea · Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140, Andoain (Gipuzkoa) · Arsenal plaza. Baiona (Lapurdi) · Euskal Herria , · Iceland

Email Marketing Powered by Mailchimp