Bukatu dira tramite luzeak, itxaron epeak, txosten mardulak eta prozedura aspergarriak... Prest dago enpresen, komertzioen eta era guztietako entitateen hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa. Sei urratsetan, azkar eta erraz, Bai Euskararik lagunduko dizu zure enpresaren hizkuntza-egoera ezagutzen eta hobetzen.
Hiru minutu besterik ez dituzu beharko galdera sinple batzuk erantzuteko eta, amaieran, zure erakundearen euskara maila zein den jakingo duzu. Hori kontutan izanik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen taldea zurekin harremanetan jarriko da eta, beharren arabera, hobekuntzarako proposamenak, laguntza eta baliabideak eskainiko dizkizu.
Aplikazio honen bidez hizkuntza egoera modu global eta autonomo batean ebaluatzeko aukera eskaini nahi zaie erakundeei. Sei urrats jasotzen ditu galdetegiak eta azken emaitza Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideetan oinarritzen da. Horretarako, lau atal aztertzen dira: 1) Hizkuntza-gaitasuna, 2) irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia, 3) kanpo harremanak, eta 4) barne harremanak.
|
|