|
Bideo-edizioa iOS eta Android smartphonekin web eta sare sozialetarako, profesionalentzat eta enpresentzat
Azaroaren 26a Prezioa: 30 Euro
Gaur egun smartphonearekin bideoa editatzeko aplikazio ugari dagoen arren, gutxik eskaintzen dizute Kinemasterrek adina aukera. Gainera, aplikazio honek bi abantaila gehigarri ditu bideo-edizioko antzeko aplikazioen aldean: iOS eta Android smartphonetarako dago eskuragarri, eta oso erraz ikasten da erabiltzen.
Kinemasterrek zenbait bideo-mota editatzeko balioko dizu; zure webgunerako edo Youtuberako bideoak, edota beste sare sozial batzuetarakoak: Instagram, Twitter edo Facebook.
Aplikazioa doaneko da, baina, ur-marka bat txertatzen du; halere, merezi du erabiltzen ikasteak, adimena zabalduko baitizu, eta orain arte nola egin ez zenekien bideoak editatzera animatuko baitzara. Bestalde, Kinemasterrekin editatzen ikasten duzunak balioko dizu, gerora, smartphonerako beste bideo-edizioko aplikazio batzuekin editatzen baduzu.
|
Tailer honetan, hau ikasiko duzu:
- Zure bideoaren formatua aukeratzen: panoramikoa (Web, Youtube), bertikala (Stories) edo karratua (Facebook horma edo Instagram)
- Bideoak editatzen, plano ezberdinak tartekatuz eta plano bat beste plano baten gainean gainjarriz (BRoll)
- Pantaila erdibitzen, bi irudi batera sartzeko
- Errotuluak eta azpitituluak gehitzen
- Offeko ahotsak grabatzen eta audioaren bolumenak doitzen
- Pegatinak (stickerrak) eta animazio sinpleak gehitzen
- Musika gehitzen
- Bideo bat esportatu, bikoiztu eta partekatzen
|
|
Ariketa Praktikoak
Tailerrean parte hartzen dutenek zenbait ariketa praktiko egingo dute, ikasitakoa gero beren negozio edota enpresarako bideoak editatzean erabili ahal dezaten.
|
|
Nori zuzenduta
- Sare sozialak edo bezeroen sare sozialak kudeatzen dituztenak.
- Mikro-ETE eta/edo enpresa industrialentzat lan egiten dutela, haientzako bideoak produzitu nahi dituztenak, webgunerako edo beren profil sozialetarako.
- Jarduera komertzialen batean arituta, bideoak produzitu behar dituztenak, barne- zein kanpo-zabalkunderako.
- Weberako eta/edo sare sozialetarako eduki propioak iOS edo Android smartphonearekin editatzen ikasi nahi duten kazetari, diseinatzaile edo beste profesional autonomo edo freelanceak.
|
|
Data: Azaroaren 26a, asteartea. Ordua: 9:00etatik 13:00etara. Iraupena: 4 ordu. Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia.
mapa ikusi
Nola garraio publikoaren bidez iristen
Prezioa: 30 euro.
|
|
Garrantzizkoa
Tailer honetara etortzeko,
eskakizun hauek bakarrik bete behar dira:
- zure smartphonea —iOS edo Android— azken belaunaldikoa izatea: ikus iOS gailuak (iOS 10.0 edo berriagoa), ikus Android gailuak (Android 5.1 edo berriagoa)
- Kinemaster aplikazioa instalatuta edukitzea
- smartphonean nahikoa memoria libre edukitzea (bideoak arinago editatu ahal izateko, argazkiak eta bideoak mugikorretik deskargatzea aholkatzen da)
- bateria kargatuta edukitzea
- aurikularrak edukitzea
|
|
|
|
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo www.spri.eus/euskadinnova helbidera, edo 944 536 262 telefonora deitu.
|
|
|
|