Copy

Gasteizko Biltzarrak eta Turismoa

2020ko apirila

castellano

Laster izango dugu aukera

Besarkatzeko, paseatzeko, jolasteko, dantzatzeko...
Bideo honen bidez Gasteizen berriz ere disfrutatu ahal izango dugun guztiaren aurrerapen bat ikustera animatzen zaitugu.

#EtxeanGeratu

Kontsulta itzazu osasun-krisia dela eta martxan jarri diren salbuespenezko neurriak: enpresei, langileei eta autonomoei laguntza emateko neurriak; aparkalekuak, hiri-garraoia eta mugikortasuna, eta 010 telefonoaren bidezko herritarrentzako laguntza.
[info+]

Online prestakuntza

Vitoria-Gasteizko Udalak honako online kurtso hauek eskaintzen ditu, besteak beste: 'Komunikazioa eta bezeroentzako arreta ostalaritzan eta turismoan', 'Turismoko garapen iraunkorra', 'Marketin digitala' eta Photoshop programari buruzko kurtsoak.
Prestakuntza eskaintzaren informazio-liburuxka
[info+]

Vitoria-Gasteiz klik batean

Nabigatu txoko enblematikoetan zehar 360º-ko bisita birtualen bidez. Santa Maria Katedrala ezagutzeko modu ezberdin bat, baita beste tenplu batzuk ikusteko aukera ere, jauregi nagusiak edota parkeak.
 
[info+]

Sare sozialetan jarraitzen dugu

Gure sare sozialen jarduerak aurrera dirau, etorkizuneko bisitariei informazioa helarazteko helburuarekin. Egizu klik ere Turismo Bulegoarekin edo Europa Biltzar Jauregiaren harremanetan jarri ahal izateko helbide elektronikoak kontsultatzeko.
[info+]

Web eduki berriak

Udalaren Turismo arloko webgunea hobetzeko lan egiten jarraitzen dugu, hura osatuz eta eduki berriak gehituz. Helburua da, behin osasun-krisia gaindituta, baliabideak izatea Vitoria-Gasteiz turismo-helmuga gisa posizionatzen jarraitzeko.
Bizi berdea eta 7 arrazoi Gasteiz bisitatzeko.
[info+]

Martxoko instagrameko argazkia

Santa Maria kalea, eta izen bereko katedrala atzealdean. Dorrea XVI.-XVIII. mendeetakoa da, baina kapitela XIX.ean berreraiki zuten sute baten ondoren. 60 metroko altuerara iristen da.
Egilea: @reyesechava
 
Twitter
Link
Facebook
YouTube
Web
Email
Copyright © 2020 Vitoria-Gasteizko Udala, All rights reserved.


Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Teodoro Dublang, 25. 01008 Vitoria-Gasteiz
Pribatutasun politika | harpidetu | harpidetza eguneratu | harpidetza ezeztatu