|
Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D
Uztailaren 8.etik 11.era Prezioa: 90 Euro
Tailer honen helburua da Unity3D erabiltzeko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak ematea, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak garatzeko tresna gisa.
|
Norentzat
AR/VR aplikazioak sortzeko Unity 3D tresna erabiltzen hasi nahi duten software garatzaileak.
|
|
Betekizunak
Unity3D, AR edo VR aldez aurretik ezagutzea beharrezkoa ez den arren, nahitaezkoa da objektuetara zuzendutako lengoaietan programatzeko oinarrizko ezagutza izatea (Java, C#...)
Horrez gain, Android 4.4 edo berriagoa duen tablet edo smartphone bat ekarri behar da, aplikazioak konpilatu ahal izateko.
|
|
Data: Uztailaren 8.etik 11.era, astelehenetik ostegunera. Ordua: 9:00etatik 14:00etara. Iraupena: 20 ordu. Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia.
mapa ikusi
Nola garraio publikoaren bidez iristen
Prezioa: 90 euro.
|
|
Programa
1. eguna: Sarrera: Unity3D
-
Teoria
- Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren teknologiari buruzko hastapenak, horien bilakaera eta erabilerak
- Unity3D tresnaren hastapenak, aldez aurretik ezagutu beharreko kontzeptuak, instalazio-betekizunak eta konpilazioari dagozkionak
-
Praktika
- Unity3D eta Android SDK instalatzea
- Oinarrizko kontzeptuak: Interfaza, Eszenak, GameObjects eta Assets
- 3D ereduen inportazioak
- Scripting
- 1. ariketa: Androidentzako app arrunt bat sortzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea
- 2. ariketa: Script-en bidez aurreko aplikazioa aldatzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea
2. eguna: Errealitate birtuala
-
Teoria
- Errealitate birtualaren hastapenak, erabilera-plataformak eta tresnak. Plataforma desberdinen adibideak
-
Praktika
- Unity-rako Google VR SDK instalatzea
- Oinarrizko kontzeptuak: VR-rako interfaza eta kamerak
- Unity Asset Store-tik VR adibideak deskargatzea
- 3. ariketa: 2. ariketa zabaltzea, Google Cardboard-ekin eszena VRn bistaratzeko. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea
- 4. ariketa: Aurreko adibideak mugikorrean/tabletan konpilatzea eta aldatzea. Google Cardboard-ekin VRren bistaratzea
3. eguna: Errealitate areagotua
-
Teoria
- Errealitate areagotuaren hastapenak, SDK-ak eta tresnak. Adibideak bistaratzea
-
Praktika
- Unity3D-rako Vuforia SDK-ren hastapenak
- Irudi markagailu bat sortzea
- 5. ariketa: 2 ariketa zabaltzea, AR eszena batean bistaratzeko. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea
- 6. ariketa: Vuforia-ren AR/VR adibidea erabiltzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea
4. eguna: Amaierako praktika (aukerakoa)
- Ikasitako tresnen berrikuspena eta zalantzak argitzea
- Tutore batek gainbegiratutako eta ikasitakoan oinarritutako amaierako praktika eta taldearen aurrean aurkeztea
|
|
|
|
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo www.spri.eus/euskadinnova helbidera, edo 944 536 262 telefonora deitu.
|
|
|
|