JARDUNALDIA: "Galileo Masters" (Satelite Bidezko Nabigazioan Oinarritutako Aplikazio Lehiaketa Europarra) eta "Copernicus Masters" aurkezpena eta hasiera 2019
2019ko ekainaren 27a • Dohainik
Jardunaldi honetan, ESNC ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira.
Parte-hartzaileek informazioa eta aholkuak jasoko dituzte euren ideiak aurkezteko: kontuan hartu beharreko irizpideak, batzordearen ebaluatzeko metodologia, bete beharreko inprimakiak eta ereduak...
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
TAILERRA: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra. Hurbilpen bat IT mundutik.
2019ko uztailaren 2 eta 3a • 50 Euro
Informatika sailetako teknikariak geroz eta ardura gehiago ari dira hartzen enpresa kudeaketako ohiko aplikazioen eta industria ekipoen arteko komunikazioan. Ikastaro honek informatikako edo sistemetako teknikari baten ikuspegitik industria protokoloetara hurbilpen bat egin nahi du.
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
TAILERRA: WhatsApp for Business: bezeroa dagoen tokian egotea
2019ko uztailaren 5a • 30 Euro
WhatsApp Business doako aplikazio bat da. Duela gutxi garatu da, bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat. Aplikazio horrekin, enpresek eta negozioek beren bezeroekin harremanetan jar daitezke erraz, mezuak automatizatzeko, antolatzeko eta azkar erantzuteko tresnak erabiliz.
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
TAILERRA: Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D
2019ko uztailaren 8etik 11era • 90 Euro
Tailer honen helburua da Unity3D erabiltzeko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak ematea, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak garatzeko tresna gisa.
Unity3D, AR edo VR aldez aurretik ezagutzea beharrezkoa ez den arren, nahitaezkoa da objektuetara zuzendutako lengoaietan programatzeko oinarrizko ezagutza izatea (Java, C#...)
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
TAILERRA: Optimizatu zure profil profesionala LinkedIn-en
2019ko uztailaren 16a • 30 Euro
Tresna horri probetxua ateratzeko lehen urratsa gure helburuak argi izatea da. Helburuak definitu ondoren, profil optimizatua eraiki behar dugu helburu horiek lortzeko. LSO (SEO Linkedln-en) teknikak landuko dira; hots, edukien estrategiak eta erakartzeko estrategiak. Linkedln-en eta Linkedln-erako tresnak ikusiko ditugu.
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
TAILERRA: Areagotu zure agerikotasuna, sustatu zure marka eta lortu negozio-aukera berriak Instagram Storiesekin
2019ko uztailaren 16a • 30 Euro
Tailer horren helburua Instagram Storiesen edukiak sortzen eta editatzen ikastea da, Instagramen zure agerikotasuna areagotu, zure marka sustatu eta negozio-aukera berriak lortu ahal izan ditzazun (zure webgunerako trafikoa eta abar).
(informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu)
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo www.spri.eus/euskadinnova helbidera, edo 944 536 262 telefonora deitu.
|