Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 legeak ezarrita, udalek eta administrazio publiko orok, Gizarte Langile lanpostuak egonkortzeko pausoak eman behar dituzte epe hauen barruan:
- 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu behar dituzte Enplegu Publikoaren Eskaintzak.
- 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu behar dituzte deialdiak.
- 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi behar dituzte deialdi horiek.
Lehen fase horretan Gipuzkoako udalek legearen arabera egonkortu behar dituzten Gizarte Langile plazak eta lehiaketa edo lehiaketa-oposaketa bidez hornituko dituzten argitaratu dute.
Hauen deialdiak abenduaren 31a baino lehen argitaratu behar dituzte.
|