Copy
6. aldizkaria | Boletín 6 | Abuztua 2022 Agosto
… 1893ko abuztuan, Nafarroako Gamazada Gipuzkoan hedatu zela?

Donostian, 27ko igandean, alkatearen aginduz, musika bandako zuzendariak uko egin zion entzuleek eskatzen zioten Gernikako Arbola jotzeari. Jendea kioskora igo zen, eta ereserkia kantatu. Alkatea eta Gobernadorea giroa baretzen saiatu ziren, baina jendea protestan joan zen Londres hoteleraino, bertan ostatu hartu berri baitzuen Praxedes Mateo Sagasta gobernuaren presidenteak, eta hor berriz kantatu zuten. Jendarte hori “ereserki ospetsua hiru aldiz kantatzera heldu zela, debozio osoz, zutik eta txanoa kenduta. Bada, janizariek herri zintzo horren kontra tiro egin zuten. Hildako batzuk eta zauritu ugari izan ziren, baina inork ez zuen ihes egitea pentsatu, eta denek izukaitz jarraitu zuten, gure aspaldiko askatasunen aldeko kantuko notak ospe handiz abestuz”.

Guardia Zibilak Vicente Urtzelai, Rufino Azpiazu eta Justo Perez hil zituen, eta hogei bat zauritu eragin: Luis Sanchezek tiro bat zuen bizkarrean, Aniceto Ibarburuk izterra zulaturik, Mariano Elizaldek besoa kulata kolpez hautsia… Hori izan zen ereserki nazionalaren doinuen epelean isuritako lehen odola. Berrogei atxilotutik gora izan ziren, tartean zirela 12 nafar eta arabar ugari, eta jipoitu egin zituzten polizia etxera sartzean.

Hurrengo egunean, “manifestazio zalapartatsu bat Gobernu Zibilerantz abiatu zen Guernicako Arbola kantatuz eta, oihuka, beren eskaerak eta mehatxuak eginez:
- Askatasuna atxilotuentzat!
- Mendekua hildakoentzat!
- Biba Foruak!…
… en agosto de 1893, la Gamazada de Navarra se extendió a Gipuzkoa?

El día 27, en Donostia, el director de la Banda de Música se negó a tocar, por orden del alcalde, el Gernikako Arbola que le pedía el auditorio. La gente subió al kiosko y cantó el himno. El alcalde y el gobernador intentaron apaciguar los ánimos, pero la gente marchó en protesta hasta el hotel Londres, donde acababa de instalarse el presidente del Gobierno Práxedes Mateo Sagasta, y lo volvieron a entonar. La muchedumbre cantó “hasta tres veces, con toda unción, de pie y descubierta, el majestuoso himno. Sobre aquel noble pueblo los genízaros dispararon sus armas de fuego. Hubo varios muertos y numerosos heridos, pero nadie pensó huir y todos continuaron impertérritos, entonando con imponente solemnidad las notas del canto de nuestras seculares libertades”.

Los muertos por la Guardia Civil fueron Vicente Urcelai, Rufino Azpiazu y Justo Pérez. Y una veintena los heridos: Luis Sánchez tenía un balazo en la espalda; Aniceto Ibarburu el muslo atravesado; Mariano Elizalde el brazo roto a culatazos… Era la primera sangre vertida a los sones del himno nacional. Hubo más de cuarenta detenidos, entre ellos 12 navarros y numerosos alaveses, que fueron apaleados al entrar en las dependencias policiales.

Al día siguiente, “una manifestación tumultuosa se encaminó al Gobierno Civil cantando el Guernicaco y expresando con gritos sus peticiones y amenazas.
- ¡Libertad para los detenidos!
- ¡Venganza para los muertos!
- ¡Vivan los Fueros!....
Email
Website
Gernikako Arbola Kantuz Elkartea
info@gernikako-arbola.eus
www.gernikako-arbola.eus

Email Marketing Powered by Mailchimp