Copy

Familian egiteko euskarazko planak

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…
 

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

2021a modu dibertigarri eta positiboan (baina benetan positiboan) hasteko gogoz? Ba lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukera duzue. Badator Euskararen Ginkana!

Nortzuk parte hartu dezakete?
Lagun koadrilak, Mintza taldeak, guraso eta ikasle taldeak, Mintzakoadrillak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko lagunak, tokiko enpresak, kirol taldeak, talde feministak, ekologistak... ondo pasatzeko gogoz zaudeten 4-6 lagun elkartu eta osotu taldea!

4 aste, 4 proba, 4 sari
Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3ra arte. Martxoaren 20an final handia jokatuko da.

Lau proba online: hilabete horretan, astero proba bat egingo duzue, online ikusiko duzue zer egin behar den eta online bidaliko duzue proba eginda.

Lau sari: puntu gehien dituzten lau taldeak martxoak 20ko final handira pasako dira. Talde finalista denek eramango dute sari bana. Sari potoloena 3000€koa da, euskararen alde egin nahi duten asmo hori burutzeko mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskararen egun bat antolatu herrian, Errigorako saski pila bat erosi eta eskolan banatu, futbito txapelketa bat koadrilen artean...zenbat gauza egin daitezkeen!)

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

ABENDUA

23/ ASTEAZKENA, 18:00, Olentzero eta Mari Domingi:Olentzerok eta Mari Domingik ipuin bat kontatuko diete umeei. Ezinbestekoa da lekua eskatzea. Kukularra, abenduak 23, Erandio Goikoa, abenduak 23, Altzaga, abenduak 24, Astrabudua, abenduak 24.

23/ ASTEAZKENA, 18:00, UMEENTZAKO ANTZERKIA: "Italino Grand Hotel" :La Tal konpainiaren antzezlana, umeei zuzendua. Euskaraz. Sarrera: umeek 3 euro, helduek 5 euro. Kurtzio kultur etxea, Sopela.

24/ OSTEGUNA, 11:00, OLENTZERO ETA MARI DOMINGIGetxoko umeek, antzerki baten bitartez, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emateko aukera izango dute. Beti ere, momentuan indarrean egongo diren osasun neurriak bermatuz, Goizean 11:00etatik 14:00ak arte.- Arratsaldean 17:00etatik 19:00ak arte. Izen-ematea: QR kodea edo Itxas Argia taldearen sare-sozialetan.Edukiera mugatua.

24/ OSTEGUNA, 11:30, OLENTZERO ETA MARI DOMINGI AREETAN.Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak  eta PEPA ETA KUTXO PAILAZOKERIAK Xilipurdi antzerki taldearen eskutik. Antzezlana bukatu ondoren OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita izango dugu (eszenatokian). Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera Berantzagi taldearen egoitzan 18:00etatik 20:00etara eta egun berean leihatilan ordu bete lehenagotik hasita. Erreserba telefono bidez: 617524480.

24/ OSTEGUNA, 17:00 .Olentzero eta Mari Domingi Itzubaltzeta/Romon Abenduaren 19-24 marrazki txapelketa, bertso txapelketa eta gutun bilketa Romon, Abenduak 24, 17:00 Pailazo emanaldia, Poxpo eta Lintxo, 18:30 Bertso saioa. Emanaldiak Streaming bidez, Facebook, Youtube eta twitch TV-n.

24/ OSTEGUNA, 18:00 :Olentzero eta Mari Domingi Jaia -Gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira, abenduaren 14tik aurrera (astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:30-19:30). Egunean bertan ere, ordubete lehenago. Muxikebarri Antzokia, Getxo. 

26/ LARUNBATA, 18:00, HAUR ANTZERKIA.: "20.000 legoa itsaspeko zaborretan"Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana,Julio Verne-ren nobelan dago oinarrituta. umeei zuzendua. Gabonetako programazioaren barruan.Altzaga Karpa.

26/ LARUNBATA, 10 :00, INGURUMEN TAILERRA. GINKANA 2.0 BOLUETIK. familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. ALTXORRAREN BILA. Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu enblematikoei dagozkienak.Getxoko Ingurumen Aretoa.

27/ LARUNBATA, 10:00, INGURUMEN TAILERRA. NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK. Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez.

27/ IGANDEA, 18:00,  PAILASOEN EMANALDIA: "Petitxou" Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen emanaldia. Euskaraz. Pertsona heldu bakarra sar daiteke familia-unitateko, 7 urtetik beherakoakaz. 7 urtetik gorakoek bakarrik sartu beharko dute. Berangoko Antzokia.

27/ IGANDEA, 18:00, MAGIA EMANALDIA: "Balio magikoak" Ikuskizun  honek antzerkia, umorea eta magia nahasten ditu. Oliver magoaren emanaldia. Euskaraz. Gabonetako programazioaren barruan. Altzagako Karpa.. 

27/ IGANDEA, 18:00, UMEENTZAKO MAGIA ETA  ANTZERKIA "Hai, la pescadora de sueños". Publikoa ametsezko bidaia honetan barneratuko da, koru baten gisa jokatuta, beren keinu eta abestien bidez. Mario Cortizo musikariaren jatorrizko kantuak dira.Giramagic konpainiaren umeentzako emanaldia, testu bakoa. Sarrera: 3 euro umeek, 5 euro helduek. Kurtzio Kultur Etxea.

28/ ASTELEHENA, 18:00. TXONTONGILO-EMANALDIA"Itsasminez". Argi neskatila ausartaren abenturak itsasoko lagunekin. . Euskaraz. Sarrera: 1 €. Heldu bakarra sar daiteke, familia-unitateko 7 urtetik beherakoekin.7 urtetik gorakoak, haurrentzako emanaldietan: bakarrik sartu beharko dira, laguntzailerik gabe. Berango Antzokia.

28/ ASTELEHENA, 18:00.  HAUR ANTZERKIA: "Só". Xampatito Pato konpainiaren emanaldia, testurik gabekoa. Izaki bakarra bere espeziean. Bere kontroletik kanpo geratzen diren kaxa amaigabeez inguraturik aurkitzen da eta haiekin jolastuz bere munduari itxura ematen dio.Kaos honetatik, irria berpizten den unibertso bat agertzen da, erokeria umoretsu bat sortu eta izaki berri batean bilakatzen da. Gabonetako programazioaren barruan. Altzagako karpa.

28/ ASTELEHENA, 18:00. UMEENTZAKO ANTZERKIA: "Botadun Katua ":Glu Glu  antzerki konpainiak ipuin klasiko baten moldaketa musikatua. Aurten, Charles Perrault idazlearen Botadun katua ipuina aukeratu dute konpainiako arduradunek oholtzara eramateko., 3-9 urte bitarteko umeei zuzendua. Euskaraz. Sarrera: 5 euro (Gabonetako egitarau osorako bonua: 12 euro).  Kultur Leioa.

29/ ASTEARTEA, 18:00. UMEENTZAKO ANTZERKIA: "Organik": Ameztu Produkzioak taldearen emanaldia. Testu bakoa. Sarrera: euro 1. Pertsona heldu bakarra sar daiteke familia-unitateko, 7 urtetik beherakoakaz. 7 urtetik gorakoek bakarrik sartu beharko dute. Berango Antzokia.

29/ ASTEARTEA, 18:00. UMEENTZAKO ANTZERKIA: "Safari": La Baldufa konpainiaren antzezlana. Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Euskaraz. Altzagako Karpa

29/ ASTEARTEA, 18:00, UMEENTZAKO ANTZERKIA: Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart non ote nintzen". Pailazoen emanaldia, 2 urtetik gorako umeei zuzendua. Euskaraz. Sarrera: 5 euro. Kultur Leioa


 

Durangoko azokak familientzako antolatutako ekitaldiak, nahieran ikusgai: 

Berezia izan da aurten Durangoko Azoka. Hala ere, 2.300 produktu eta 100 kultura ekitaldi baino gehiago egin dituzte. Horietako asko izan dira etxeko txikienei zuzendutakoak:  ipuin kontaketak, liburu aurkezpenak, solasaldiak, jarduerak… Nahieran ikusteko aukera ere badago orain.Hemen horietako batzuk etxean lasai-lasai ikusteko loturak. Gozatu!
https://guraso.eus/durangoko-azokak-familientzako-antolatutako-ekitaldiak-nahieran-ikusgai/
View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp