Copy

Familian egiteko euskarazko planak

2021a modu dibertigarri eta positiboan (baina benetan positiboan) hasteko gogoz? Ba lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukera duzue. Badator Euskararen Ginkana!

Nortzuk parte hartu dezakete?
Lagun koadrilak, Mintza taldeak, guraso eta ikasle taldeak, Mintzakoadrillak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko lagunak, tokiko enpresak, kirol taldeak, talde feministak, ekologistak... ondo pasatzeko gogoz zaudeten 4-6 lagun elkartu eta osotu taldea!

4 aste, 4 proba, 4 sari
Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3ra arte. Martxoaren 20an final handia jokatuko da.

Lau proba online: hilabete horretan, astero proba bat egingo duzue, online ikusiko duzue zer egin behar den eta online bidaliko duzue proba eginda.

Lau sari: puntu gehien dituzten lau taldeak martxoak 20ko final handira pasako dira. Talde finalista denek eramango dute sari bana. Sari potoloena 3000€koa da, euskararen alde egin nahi duten asmo hori burutzeko mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskararen egun bat antolatu herrian, Errigorako saski pila bat erosi eta eskolan banatu, futbito txapelketa bat koadrilen artean...zenbat gauza egin daitezkeen!)
Abian da #ElhuyarZientziaAzoka 2021
Aurtengoa 9. edizioa izango da, eta DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko Euskal Herriko gazteei eta haien irakasleei zuzendua egongo da. 
Izen-ematea urtarrilaren 31 arte zabalik: https://labur.eus/RCXJY

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

URTARRILA

21/ OSTEGUNA, 18:00, IPUIN KONTALARIA. Ipuinaren ordua: "Itsas Ipuinak" Itziar Gameroren eskutik. 3-6 urteko umeentzat . Villamonte Kultur Etxean

22/ OSTIRALA, 18:00, USTRUKU
.ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera. Aldai Patronatua.

22/ OSTIRALA, 18:00 , HAURRENTZAKO BERBENA. GORA KASETE! Gure izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu. Margarita gure izeko martxosoena da, eta bere neurrira egindako oparia egin nahi diogu: . Euskaraz, Erandio Goikoa Karpa. 

24/ IGANDEA, 17:00 , HAUR ZINEMA.LUR ETA AMETS. Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Euskaraz. Areetako Andrés Isasi Musika eskola 

24/ IGANDEA,11:00 , FAMILIENTZAKO TAILERRA. BOLUE, NATUR GELA. Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna (urtarrilak 26) aprobetxatuz, Ibilbide horren eskutik hezegunearen hainbat alderdi ezagutuko dira, Bolue ingurumen-hezkuntzako lekutzat hartuta, hots, “Natura Gela”tzat. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Ingurumen Aretoa.

24/ IGANDEA, 18:00 , FAMILIENTZAKO ANTZERKIA. CRUSOE. Markeliñe. Pertsonaia obsesibo eta zorrotza. Izaki bakarra bere espeziean. Bere kontroletik kanpo geratzen diren kaxa amaigabeez inguraturik aurkitzen da eta haiekin jolastuz bere munduari itxura ematen dio. Euskaraz. Astrabudua Karpa. 

24/ IGANDEA, 18:00, IPUIN KONTALARIA. "Euskal mitologia" Sorgiña Txirulinaren emanaldia eta musika zuzenean. Euskaraz. 1€. Berango Antzokia.

GURASOLAGUNA

Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.

View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp