Copy

Familian egiteko euskarazko planak

Otsailean ere IdaZale Gazteen Txokoa martxan!

Gazteok ere idaztea gustuko dugulako… eta esateko, pentsatzeko, sortzeko… gogoa dugulako, aurten martxan jarri dugu IdaZale Gazteen Txokoa!

Noiz: Otsailak 17, asteazkena, 17:30-19:00etara.
Non: Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1 )
Doan.

Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea :egizugetxo@gmail.com helbidera idatziz. 
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

Urritik ekainera arte iraungo du tailer honek. Hilabetean behin
Garazi Basterretxea izango dugu tailer honetan bidelari; idazten hasteko bultzadatxo hori ematen lagunduko digu.

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak Sortu eta Play izeneko webgunea eta Youtube katea sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Youtuber edo streamerrak jarraitzen dituzu eta Interneterako ikus-entzunezko edukiak sortzeko grina piztu zaizu? Sortu eta Play-ren xedea, gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, euskaraz ariko diren youtuber eta streamerrak sortu eta indartzearren 2021(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 20(e)ra.https://sortuetaplay.asmoz.org/
Asmo honen ildotik, erabiltzaileak youtuber formatuko euskarazko bideoak edota streaming-ak sortzeko baliabideak aurkituko ditu. Guztira, jarraibide teoriko zein praktikoak uztartzen dituzten zortzi bideo-tutorial aurkituko ditu zaleak. Horretaz gain, erabiltzaileak ohikoenak diren kontzeptuak biltzen dituen glosarioa eta galdera nabarmenenak kontsulta ditzake.

Sortu eta Play webgunea honako estekan aurkituko duzu: https://sortuetaplay.asmoz.org
Harremanetarako:Unai Manterola (Asmoz Fundazioa): umanterola@asmoz.org, 943 21 23 69



 


 
Kultur Etxeak publiko egin ditu ‘Txiki Baskardo’ Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 4. edizioaren deialdia eta hura arautzen duten oinarriak, Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren memoria mantentzeko asmoz eta Derrigorrezko Biharren Hezkuntzako (DBH) lehen urteko getxotar ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoz.
Parte hartzeko epea 2021eko apirilaren 23an amaituko da.

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

OTSAILA



10/ ASTEAZKENA, 18:00 LIBURU BABY KLUBA ONLINE: ZOOM SAIOA0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz. 2021eko neguan bideoak eta bideo-deien bidezko saioak eskainiko dira. Bideo-deiaren (zoom) bidez garatuko den saio honetan familiek ipuinez eta abestiez gozatuko dute elkarrekin, euskaraz, Parte hartzeko formulario hau bete behar da. Otsailean, egun hauetan egongo da aukera: 3, 10, 17 eta 24an. 11:00etan eta 18:00etan.


12/ OSTIRALA, (bi saio) 18:30- 19:30 . INAUTERIETAKO KONTZERTUABAZEN BEHIN BASO MAGIKO BAT. Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina bidean zehar, pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio. Mendiguren Karpa, Erandio.  

13/ LARUNBATA, 10:00-14:00 UMEENTZAKO TAILERRA. ALTXORRAREN BILA. Familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko “altxor” bakoitzera eramango gaitu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoa. 

13/ LARUNBATA, 13:00-13:30 UMEENTZAKO TAILERRA. GINKANA 2.0 BOLUETIK Familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxo Ingurumen Aretoa.

13/ LARUNBATA, 18:00-20:00 INAUTERIETAKO PHOTOCALL. Radio Club Takolos-en eskutik. Mendiguren Karpa. Erandio. 

13/ LARUNBATA, 18:00, TXIKI TAILERRA.: MOZORROAK EBA GOMAREKIN TAILERRA .Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. https://xurl.es/zapatutan2021. Josu Murueta Kultur Etxea, Erandio

14/ IGANDEA, 10:30-13:30, TXIKI TAILERRA: INAUTERIETAKO MASKARAK 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, inauteriak hurbil direla aprobetxatuz, kartoia eta arraultza-ontziak berrerabiliko ditugu maskara politak sortzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoa.

14/ IGANDEA, 18:00, HAURRENTZAKO TAILERRA.: MALABARISTA - “MUNDUAN MOZORROTURIK” Nai Malabaristak munduko leku askotatik ekarritako mozorroak ditu.Euskaraz. Sarrera: 1 €. Berangoko Antzokia. 

15/ ASTELEHENA, 12:00-18:00, HAURRENTZAKO IKUSKIZUN MUSIKATUA. INAUTERIAK BIZI. Miruren ikuskizun berri honetan, inauterietako kontakizun eta abestiekin primeran pasako dugu. Gainera, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu, pertsonaia ezberdinak ezagutuz. Bi saio egongo dira, 12:00, Mendiguren Karpa; 18:00 Altzaga Karpa


GURASOLAGUNA

Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.

View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp