OTSAILA
26/ OSTIRALA, 18:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA. MERI, MARI ETA LARI Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Euskaraz. Erandiogoikoa Karpan.
27/ LARUNBATA. 10:30-1:30 UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK. ITSASOA JOKOAN DA: “Bildutako jolasak” motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen aretoa.
27/ LARUNBATA. 17:00-19:00 UMEENTZAKO TAILERRAK. INAUTERIAK. Umeentzako inauterietako tailerrak Jai-Alai frontoian .Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da 671 559 934 telefonora deituz, otsailaren 25ean eta 26an, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Plentziako Jai-Alai frontoian.
28/ IGANDEA,10:00-14:00 .UMEENTZAKO TAILERRA GINKANA 2.0 BOLUETIK. Familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen aretoa.
28/ IGANDEA, 18:00, UMEENTZAKO ANTZERKIA BOTADUN KATUA, Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko. Euskaraz. Berango antzokia.
HAUR JAURDUERA. ONLINE. IKUSI ETA IKASI. Bilboko Udalaren ekimena da, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatua. Euskarazko aisialdi-programa 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat. Apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, Saioak bi eratakoak dira: "lagun artean", 8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat, eta "familia", 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, eta beren gurasoekin, neba-arrebekin eta besterekin gozatzeko daude pentsatuta.
GURASOLAGUNA
Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.
|