Copy

Familian egiteko euskarazko planak

Binbili-bonbolo


ZER DA? Ume jaioberrientzako materiala lantzeko taldeak. Bertan ahozko tradizioan oinarritutako haur hizkera, sehaska kantak, umea altzoan jolasteko kantak, eskuei eragitekoak… jorratuko ditugu. Binbili-bonbolo izena kulunkaren onomatopeiatik hartu dugu.
NORENTZAT DA? 0 eta 18 hilabeteko umeentzat eta euren gurasoentzat, bospasei familia taldeko. Edozein gurasok hartu dezake parte, euskalduna izan zein ez.
NOLA ANTOLATUKO DUGU? Martxoan astean behin, 40 minutuko 4 saio.
NON & NOIZ? Fadurako Txikigunean, martxoak 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24, 
16:00-16:40 
16:45-17:25

 

 

 

Badatoz Udaberriko koloniak eta eguzki izpiekin batera, gozatu eta amesteko garaia heldu da! Gabonetan ondo pasatu bazenuten, ez hutsik egin eta erdu gurera! COVID19ak ezartzen dituen neurri guztiak hartuta, udaberriko koloniak egingo ditugu. 

EGUNAK:-Martxoak 29, 30, 31 eta apirilak 6, 7, 8 & 9.

IZENA EMATEKO EPEA:
Otsailaren 22tik 24ra bitarte izango da. Otsailaren 22an egongo da izena emateko formularioa eskuragarri
https://www.bizarralepoan.eus/2021/02/12/udaberrian-ere-badator-bapiruke/



 

Matiz elkartearen "Zurekin buru-belarri, kontu kontari: Bizikidetzarako liburutegiak" Etor zaitez aniztasunean oinarritutako bizikidetasun baloreak ezagutzera, ipuinen bitartez. Euskaraz eta gaztelaniaz. 4-6 urte bitarteko haurrentzako. Haurrek heldu batekin egon behar dute. Mugi zaitez Plazak mugatuak dira
eta!

Izen ematea: www.getxo.eus/apuntazaitezhttp:// www.getxo.eus/apuntazaitez

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

OTSAILA


17/ ASTEAZKENA, 18:00 HAUR ETA GAZTEENTZAKO IKUSKIZUNA. URPEKARIAK Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Euskaraz. Sopelako karpan. 

18/ OSTEGUNA, 18:00 UMEENTZAT, LITERATURA ETA POESIA. SORGINA TXIRULINAren eskutik, GURE AMALURRA, (euskaraz; 4-8 urte). Sarrera dohainik, edukiera bete arte. Romoko haur-liburutegia (RKE)

19/ OSTIRALA, 18:00 . MAGIKLOWN  Magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas, umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako. Euskaraz. Erandiogoikoa Karpan. 

20/ LARUNBATA, 18:00 UMEENTZAKO TAILERRABeldur-haize tailerra. Euskaraz. Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.  https://xurl.es/zapatutan2021. Erandioko Altzagako Gaztetxokoan.

21/ IGANDEA,10:00-14:00 HAURRENTZAKO TAILERRANATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK.  Esploratzaile txikiak(3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoa.
 
21/ IGANDEA,10:30-13:30 .TXIKI TAILERRA. Egin ezazu ehungailua.  4 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, kartoizko ehungailu erraz bat egingo dugu artilearekin ehotzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoa

21/ IGANDEA, 13:00, TRAKAMATRAKA. Matraka Ma Non Tropo, Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak. Euskaraz. Mendiguren karpan, Erandio. 

21/ IGANDEA, 18:00, HAURRENTZAKO TXONTXONGILOA :Pinocchio . Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pino-cchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik. Iraupena, 55¨´ Euskaraz. Leioako Auditorium

22/ ASTELEHENA, Online. IPUIN KONTAKETA.  "HIRU ANAI ARREBAK" IIxabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da ikusgai on line moduan, datorren astelehenetik, otsailaren 15etik 22ra bitarte. Bi ipuin kontatuko ditu. Alde batetik "Hiru anai arrebak" titulua daraman kontaketan. Bestetik, "Sagar gorri, tripa zorri" kontaketan, galtzagorri baten bidaia eta gorabeherak kontatuko ditu.

GURASOLAGUNA
Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.

View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp