… datorren 27an deialdi garrantzitsua dugu Donostian?
Duela 130 urte, Donostiako sarraskia izan zen, non Gernikako Arbola abesten ari ziren manifestariak tirokatu zituzten, Nafarroari eta bere Foruei elkartasuna adierazteagatik.
Guardia Zibilak Vicente Urtzelai, Rufino Azpiazu eta Justo Perez hil zituen, eta hogei bat zauritu eragin: Luis Sanchezek tiro bat zuen bizkarrean, Aniceto Ibarburuk izterra zulaturik, Mariano Elizaldek besoa kulata kolpez hautsia... Hori izan zen gure ereserki nazionalaren doinua kantatuz isuritako lehen odola. Berrogei atxilotutik gora izan ziren, tartean zirela 12 nafar eta arabar ugari, eta jipoitu egin zituzten koartelean sartzean.
Igandean, hilak 27, denak gogoratuko ditugu eta gure askatasunak aldarrikatuko ditugu berriro.
|