Copy
Kaixo! Dorota eta Esti gara, edo, bestela esanda, Wabi-sabi Natura. Haurrenganako errespetua eta zuzendu gabeko jolasa sustatzen dituen elkartea.

Gure proiektua 2017an  ikusi zuen argia, Bilboko auzo batean lokal propio bat genuelarik. Bertan, eguneroko akonpainamentua eskaintzen genien txikiei eta interesak partekatzen genituen familientzako topaleku bat osatuz (formazioak, tailerrak, ekitaldiak...).

Pandemiaren ondoren, berrasmatu egin ginen. Amak izanik, gure baitan esperimentatzen genuen gure seme-alabentzako askatasunik eza eta Naturarekiko harreman murriztua epe luzean. Horregatik, gure ikuspegia osatzea erabaki genuen.

Hortik sortu zen gure misio berria:  "Une magikoak sortzea, jolasaren eta esplorazioaren bidez naturarekin birkonektatzeko" 
Bizkaiko aire zabaleko gure jolas-gunean.

Ibilbide berri hau hasi eta ia hiru urtera, eraikitzen ari garenaz harro gaude eta familia gehiagorengana iristeko ilusioarekin jarraitzen dugu, edozein adinetan jolasteko eskubidean tinko sinesten dugulako.
ZER ESKAINTZEN DUGU
 Jolas libreko tailer erregularrak familiei zuzenduak, naturaren zikloei edo ingurumen-sentsibilizazioari lotuak
90 minutuko saioak Leioako aire zabaleko gure gunean. 3 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat, baina esatea gustatzen zaigunez, adina gutxi gorabeherakoa da, txiki bakoitzaren une ebolutiboa bakarra baita.
Eskola edo erakundeentzako tailerrak
Goazen zure eskolara/espaziora edo zure ikasleak gurera ekar ditzakezu. Barruko tailerren kasuan, 60 minutuko saioak eskaintzen ditugu. 25 pertsonatik beherako taldeak, 3 komunikazio-hizkuntza desberdinen artean hautatzeko aukerarekin: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, Ikusi eta Ikasi zikloan (Bilbo) eta beste hainbat udaletan (Leioa, Erandio, Zaldibar eta datorren urrian, Portugaleten) euskara praktikatzeko topaketak eskaini dizkiegu familiei.
3 saio ere egin ditugu Lurgaiarekin batera, eta iraila amaitu aurretik Getxo Ingurumen Aretoan estreinatuko gara.
Tailerrak espazio pribatuetan
Zorte handia izan dugu gure tailerrak jokoa ulertzeko dugun moduarekin oso lerrokatuta dauden proiektuen espazioetan eskaintzeko hainbat  herri edo hiritan egiteko aukerak eduki ditugulako. Denbora eta baliabide mugatuak direla eta,  lankidetza erregularra  guretzat oso bereziak diren birekin garatu dugu: Mara Mara (Sopela) eta  Sopa de Sapo liburudenda (Indautxu plaza).
60 minutuko saioak eskaintzen ditugu, umeentzako tailer bereziak eta 2 urtetik gorakoentzako tailerrak tartekatuz.
 
Prestakuntza:
zuzendu gabeko jolasari eta adierazpen artistikoari laguntzea
pieza solteekin etal egituratu gabeko materialekin giroak prestatzea (nola jolastu jostailurik gabe?)
jokorako eskubideari buruzko sentsibilizazioa.
Udalekuak
Urte honetan Summer Camp batekin estreinatu gara uda hasieran, eta 23/24 ikasturte honetan zehar horrelako proposamenen eskaintza zabalduko dugu, betiere gure funtsari eutsiz: parte-hartzaile bakoitzaren erritmoarekiko errespetua, joko librea eta une bakoitzean dituen beharrak beteko dituen laguntza arretatsua.
Gure proposamen guztietan pieza solteak erabiltzen ditugu batez ere, bizitza ziklo gehiago ematen dizkiegun elementu naturalak zein berreskuratuak.

Gu ezagutzen jarraitu nahi baduzu, hemen utziko dizkizugu gure RRSSak eta webgunea, non gure hileko newsletterrera harpidetu zaitezkeen.

 
Harpidetu gure newsletterrera
Facebook
Twitter
Link
Website